XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer dela-ta hori? Elkar ezagutu eta elkarren lagunak zaretelako.

Ez zarete ezezagunak; Trenean doazenak edo zinean daudenak bezala.

4. Nahi izanez gero, umeak egin ditzatela marrazki batzuk beren kuadernoan: - Beren buruak pertsona ezezagunen artean.

- Eta gero, pertsona ezagunen artean.

Marrazki biei ondo begiratu eta gero, idatzi batetik bestera dauden desberdintasunak.

KRISTAU ARGITASUNA

Hau berau da Jaunartzeko gertutzen zatoztenoi ere gertatzen zaizuena.

Elkar ezagutzen duzue eta pozik zaudete elkarrekin.

Lehenengo kristauei ere horixe berorixe gertatu ohi zitzaien, Mezatarako elkartzen zirenean.

Lehenengo kristauak igandero Jaunaren Egunean etxe handi batean biltzen ziren, Apostoluen ahotik Jaunaren Hitza entzuteko eta gero Jaunartzeko.

Denak ziren elkarren lagun, eta hain lagun haundiak izan ere, zuten diru guztia batu egiten zuten gero denen artean banatzeko eta diru gehiago geratzen bazen, beharrikan gehien zutenei ematen zieten.

Begiratu zer esaten digun Apostoluen Eginak izena duen liburuak: ELKARTASUN BERRIA: Apostoluen Eginak 4 42 47a.

Umeekin elkarrizketan azaldu: 1. Lehenengo kristauei Jaunaren Afarian parte hartu zutela igarri egiten zitzaien.

Berek ikusten zituztenak esaten zuten: Begira zenbat maite duten !.

2. Eta ikusten duzue zuek, oraingo kristauak edo apaizak direla, edo zeuen gurasoak, edo ezagunak... ikusten duzue honela egiten dutenik? Batzuek, bai, Mezatatik irtetean elkar maiteago dute, gauzak elkarri uzten dizkiote, egia esaten dute....

Baina, zenbat gara Mezatara trenera edo zinera bezala etortzen garenok? Besteen ardurarik ez dugu hartzen.

Mezatara gatoz zinera bezala, eta dirurik eman gabe gainera.

Eta, gero, zer?.